GIZA ESKUBIDEAK
Hezkuntza, osasuna, kultura, berdintasuna… Giza Eskubideak.
Baina nork daki, nork ezagutzen du benetan aldarrikapen hori? Nola errebindikatu, defendatu edo borrokatu behar dugu ezagutzen ez dugun zerbaiten alde?
Arteriak, bere epizentroan kokatzen du Giza Eskubideen aldarrikapena. Aurrera eramango diren ekimenak oinarri honetatik abiatuko dira. Sormen prozesuak ere, aldarrikapen honen irakurketa batetik hasiko dira. Honek sustatu nahi dugun gizarte berrikuntzaren markoa finkatuko du.
Partaideek partekatuko dituzten lanek eta prozesuek, eta eratorriko diren emaitzek kutsu sozial nabarmena izango dute. Honela, parte-hartzaileek errealitatearekiko duten ikuspuntu kritikoa garatuko da eta hau eraldatzeko konpromisoa sustatuko da.
