ARTERIA

Arte guztia da kultura, baina kultura guztia ez da artea.

Artearen definizioa irekia, subjektiboa eta eztabaidagarria da. Historian zehar asko izan dira filosofoak, artistak eta pentsalariak artearen inguruko definizioak azaldu dituztenak akordio batera iritsi gabe. Badira ere, arteak arte bezala, ez duela existitzen esaten dutenak.

Esan daiteke arte guztia kultura dela, baina kultura guztia ez dela artea.

Gure ustez, batzuetan kultur jarduera batean sublimazio bat ematen da eta egiten duguna “gorengo maila” batean kokatzen da. Orduan hor artea dagoela esaten dugu, eta baliozko zerbait dela kontsideratzen dugu.

Gure ustetan, pieza batek bete behar batzuk ditu bere baitan artea dagoela esan ahal izateko:

Emozioa sortu behar du.

Galderak proposatu behar ditu.

Erantzunak eskaini behar ditu.

Eta talentua? Zer da talentua? Nork dauka talentua? Garatu daiteke talentua?

Gure ustez, guztiok dugu talentua. Pertsona batzuk erraztasun handiagoa dute erabilera emateko, beraien gaitasunen erabilera eta garapenean erresistentziak eta mugak agertzen dituzten beste pertsona batzuk baino. Baina talentua garatu daiteke.

Arteria proiektuak sortzailea herritarraren gaitasunak garatzen lagunduko duen katalizatzaile moduko bat izan dadin bilatzen du, elkarrekin Giza Eskubideen inguruan kutsu sozial nabarmeneko pieza bat sortzeko.

Giza Eskubideak

Hezkuntza, osasuna, kultura, berdintasuna… Giza Eskubideak.

Irakurri +

Gizartea

Arau komunen pean bizi eta kultura berea partekatu.

Irakurri +

Gizarte berrikuntza

Gizarte berrikuntza da Arteria proiektuaren azken helburua.

Irakurri +