Project Description

Xabier Crehuet Lisarri kantautore eta musikari ordiziarra da. Estiloei dagokionez, pop, folk eta country estilo intimista batean sailkatzen dute. Bakarka jo ohi du betiere formatu akustikoan. Lehen Hezkuntzako ingeles irakaslea da.

Bere lehen kontzertua 2016an eman zuen Ordiziako Gaztetxean. Kontzertu gutxi batzuen ondoren, 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen, Izaki Primitiboak deiturikoa.

2019ko irailean, Gautar izeneko bigarren proiektuari eman zion hasiera album berriko bi abesti single moduan kaleratuz. Geroztik, beste kantak epeka publikatzen joan dira 2020ko abendura arte, non lan osoa kaleratu duen. Kanta independenteak biltzen dituen bilduma da hau.

 

Diskografia

Entzun hemen:

spotify https://open.spotify.com/artist/017u9UDysy7lanmZcscoBS

youtube https://www.youtube.com/channel/UCfjRKlfjrSkjUzkHjzVvwzQ

GALERIA

ARGAZKI GALERIA