>>>>Jokin Telleria
Jokin Telleria2020-07-31T15:58:05+00:00

Project Description

Margo irakaslea da Jokin Telleria Beasainen. 11 urterekin hasi zen marrazten eta berehala lortu zuen lehen saria: 12 urterekin Ordiziako lehiaketa batean. Handik aurrera afizioz margotzen jarraitu zuen eta 15 urterekin jaso zituen lehen eskolak: pintura, grabatua, keramika eta modelatua ikasi zuen. Hala ere, besteek egiten dutena ongi begiratuz eta asko margotuz ikasi duela esaten du.

13 urte zituenetik 40 urte zituenera arte, fresadore lanetan aritu zen Goierriko tailer batean. Baina tailerra itxi zuenean, bizimodua erabat aldatzea erabaki zuen; margogintzan profesionalki arituko zela erabaki zuen. Emaztearekin batera, margo-denda bat zabaldu zuen eta eskolak ematen hasi zen. 20 urte daramatza zeregin horietan.

Aldi berean, hainbat lehiaketatan hartu du parte edota epaile bezala aritu izan da. Sari ugari jaso ditu eta 50 erakusketa baino gehiagotan egon dira bere lanak ikusgai.

DENDA

produktu gehiago

ARGAZKI GALERIA