Arteria dirulaguntzak kontsultak eta erantzunak:
Eskerrik asko zure galderen gatik oso baliagarriak dira guretzat Arteriaren eraikuntzan lanean jarraitzeko.
Galdera: Diru laguntzetara aurkezteko taldeko bat Goierritarra izan baina besteren bat ez badek aurkezterik ba al zagok? Hainbat proiektu goierritarrok eman zioagu hasiera edo bide eta aberasten joan dituk beste artista batzuk, hori dik ederra, baina bakarren bat edo batzuk ez dituk goierritarrak. Baina abiaburua edo proiektuaren muina goierritarra dek. Pena huke, proiektu eder askoak geratuko bahituzke kanpoan. Zer diok?
Erantzuna: Proiektuaren sortzaileetako batek gutxienez Goierritarra izan behar dik, hori betetzen baduk ez zagok arazorik. Proiektua honen izenean aurkeztea komeni duk, argiago egon dadin arau honen betetzea.
Erantzuna:
- Proiektuaren gauzatze epea: Aurre proiektua oinarriek esaten duten eperako aurkeztu behar da, proiektua gauzatzeko 2021eko ekainerarteko epea egongo da, Oinarrietan egingo dugun aldaketa batek zehaztuko du eguna.
Erantzuna:
- Aurre proiektuan sortzailearen izena ezin bada zehaztu, zergatia argitu beharko da. Argitzen baduzue proiektuak oinarriak beteko ditu eta bozketan sartuko da. Kontuan izan sortzailearen izena, lantzen duen esparrua… ez zehazteak proiektua ahuldu dezakeela. Hau ez gertatzeko oso ongi argitu beharko dira erabaki honen arrazoiak. (metodologia, ikasleen buru jabetza sustatzea… izan daitezke gakoak).
Erantzuna:
- Kobratuko den diruaren erabilera eta zuriketa: Arteria proiektuaren helburuen artean daude: sortzaileentzako lan aukerak eta diru iturriak sortzea, sortzailearen lana era duinean ordaintzea… Diru laguntza honen %50 gutxienez sortzailearen lana eta ekarpena ordaintzera bideratuko da. Zuriketa faktura bidez egingo da. Sortzaile edo eragile batek forma juridikorik ez badu edo “altan “ ez badago, Arteria arduratuko da egoerari irtenbidea emateaz ordainketa legez egin dadin.
Erantzuna:
Gizartea bere osotasunean ukitu nahi du proiektuak eta pixkanaka goaz gizatalde desberdinentzako egoteko moduak aurkitzen.
Haur eta gaztetxoen parte hartzeko eskubidea sustatu eta bermatu behar dugu, eta aldi berean ezin dugu ahaztu adintxikikoak direla.
Une honetan, haur eta gaztetxoen bakarkako parte hartzea bermatzeko proiektuak garapen berriak behar dituela ikusi dugu.
Hori bermatu bitartean haur eta gaztetxoen parte hartzeak “tutelatua” behar du izan. Ikatetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, elkarteen…bidez taldean izen emanda alegia.
Beraz 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena Arterian.
Edozein zalantza duzuela idatzi lasai eta erantzungo dizuegu.
Laguntza beharko bazenute esan eta hor egongo gara laguntzeko.