GU
ARTERIA proiektua, dar-dar produkzioak Gizarte Ekimenezko Kooperatibaren baitan sortu da.
“gu” hitza espazio horizontal, ireki eta komun bat bezala ulertzen dugu dar-dar kooperatiban, berdintasun eta aniztasun gune bat. Elkar ezagutza eta onespen gunea, hazten lagunduko diguten gaitasunak eta esperientziak partekatuko ditugun lekua.
Gure ustez, errealitateak eskaintzen dizkigun erronkei aurre egiteko erarik sortzaile eta eraginkorrena da “gu” hau.
Zu ere bere parte zaren “gu” anitz, sortzaile eta konprometitu batean sinesten dugu.
BABESLEAK
LAN ILDOAK
Egoki ikusten dugu etorkizunean Arteria proiektuan sor daitezkeen ekintzen maila edo norabide desberdinak azaltzea:
Ezagutuz: lerro ludikoa eta informala, eskualdeko sortzaileen elkar ezagutza bilatuko du.
Lanaz: proiektuan parte hartzen duten sortzaileen artean elkarren lanaren ezagutza eta onespena bilatuko dituen lerroa.
Elkarrekin: lan ildo honek elkarrekin sortzeko helburuz, proiektuan parte hartzen duten sortzaileen arteko sinergiak bultzatuko ditu.
Pentsatuz: ildo honek ARTERIA eutsiko duen substratu teorikoa sortu eta aberasteko, sortzaile taldearen interesak aztertuko ditu, formazioa… eskaintzeko. Lerro honetan, unibertsitatearen partaidetza bilatuko da.