ARTERIA GALERIA

Arteria galeria erakusleiho bat da. Bertan Arteria proiektuan bazkide diren eskualdeko sortzaileak eta hauen lanak aurkitu ditzakezue.

Arteria proiektuaren helburuen artean daude Goierriko sortzaileei ikusgarritasuna ematea, sortzaile eta gizartearen artean zubiak eraikitzea eta lan aukerak sortzea.

Interesa izanez gero, sortzaileak kontratatu edo beraien lanak erosteko aukera ere badago.

Erakusleiho honetan dauden lanen salneurriak sortzaileek jarritakoak dira eta gutxi gora beherakoak dira, hau da, aldaketaren bat egon daiteke. Gainera, gauzatu daitezkeen salmentak zuzenekoak izango dira, erosleak zuzenean ordainduko dio sortzaileari.

Artelanen ordainketa eta bidalketa: Erakusleiho honen sistemak zerbitzu baten edo produktu baten eskaria sortzen du. Eroslea eta saltzailea izan daitezkeenak harremanetan jartzen ditu. Ondoren beraien artean moldatuko dituzte egon daitezkeen salerosketak, bidalketak…

Arteriak ez du interes ekonomiko edo komisiorik izango gauzatu daitezkeen kontratazio eta salmentetan.

JOKIN TELLERIA

POTT KERAMIKA

KONTXI SIMON

JAVIER ARRIETA

ANDONI LUBAKI

XABIER CREHUET

ARAIZ

SANTI PELAEZ


    Sortzailearekin harremanetan jartzeko formularioa / Formulario de contacto con el creador o la creadora