2017an Goierriko eskualdean zeuden sortzaileen, gizarte eta kultur eragileen, eta erakundeen inguruko ikerketa bat egin genuen. Arteriarentzat interesgarriak izan zitezkeen erakunde eta pertsonak hautematea zen helburua.  Ikerketa honen emaitza 911 agentek osaturiko mapeoa izan zen. 2019 eta 2020an, Datu base honi forma irekia, erabilgarria eta doakoa emateko helburuaz Arteria Bilatzailea diseinatu dugu.

Doako erabilera duen bilatzaile honek Goierriko sortzaileak, gizarte eta kultur eragileak, erakundeak… aurkitzeko aukera ematen du.

Bi motatako bilaketak egin daitezke, oinarrizkoak eta mistoak.

  • Oinarrizko bilaketarekin, Goierriko herri batean dagoen arlo jakin bateko eragileak aurkitu daitezke. Aukerak honek Goierriko herrietan ditugun sortzaileak, gizarte eta kultur eragileak eta erakundeak azaleratzen ditu eta eskualdea balioan jartzen du.
  • Bilaketa Mistoarekin Goierriko herri batean arlo desberdinetan dauden eragileak aurkitu eta bildu daitezke. Aukera honekin sortzaileen gizarte eta kultur eragileen eta erakundeen elkarlana eta proiektuen hibridazioa sustatzea da helburu nagusia. 

Animatu Arteria Bilatzailearekin zure bilaketak egitera eta zalantzarik baduzue edo akatsen bat ikusi ezkero eskertuko dizuegu gurekin harremanetan jartzea.

Ah! bilatzailearen erabilera bultzatzeko diru laguntza bat sortu dugu, interesa baduzu begiratu Arteria Dirulaguntzak atalean.

Arteria proiektuaren atal honen helburuak:

Helburuak: – Desberdinen arteko elkarrizketa, kolaborazioa, baterako sorkuntza (hibridazioa) eta talentua sustatzea. Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko. Artekaritza-modu berriak sortzea, bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragiteko. Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.