Arteria Fabrika sormen lantegia:

Arteriak Goierriko sortzaileak, gizarte eta kultur eragileak, herritarrak eta erakundeak biltzen ditu, Artea eta giza eskubideak uztartuz gizarte eraldaketa sustatzeko.

Artearen sozializazioa bultzatzea, eta sortzailea eta bere lana balioan jartzea bilatzen ditu, eskualdeko herritarren balioetan eraginez. Honetarako, kultur kudeaketa parte hartzailea dago proiektuaren bihotzean.

 

Zer da ARTERIA proiektua?

ARTERIA artearen inguruan sortu den bilgune bat, ezagutza transmisio gune bat eta artearen bilaketa gauzatzeko plataforma eta sorgune bat da. Sortzaileentzat eta herritarrentzat topagunea, bertan elkarlana, aurkikuntza eta artearen bilaketa sutsua sustatuz, sormena eta berrikuntza bultzatuko dira.

ARTERIA lokailu izango da diziplina anitzeko sortzaileentzat: bertan elkar ezagutuko dira. Elkarrekin egingo dute gogoeta eta bakoitzaren lanaren inguruko eta sormen prozesuen inguruko ezagutzak partekatuko dituzte. Giza eskubideen eta hauen urraketen inguruan banakako eta taldeko analisia sustatuko da.

ARTERIA aurkikuntza leku izango da herritarrarentzat. Bertan sortzailearekin egingo dute topo, bere lanekin, bere ezagutzekin, bere prozesuekin, bere desioekin, bere ametsekin, bere beldurrekin… eta sortzaileak eta herritarrak esperientziak eta sormen prozesuak partekatuko dituzte. Ibilbide honetan ezagutzak partekatuko dira, talentuak atzemango dira eta gaitasunak biderkatuko dira.

ARTERIAk herritarra eta sortzailearen konpromisoa bultzatuko ditu bere inguruneko gizarte eta kultur beharrekin. Ondoren gizakien jarrera aktiboa eta sortzailea sustatuz, sormena gizarteko geruza guztietan zehar zabalduko du.

ARTERIAn esperientzia bereziak sortuko dira eta parte-hartzaileak, artea maitatzen eta ulertzen lagunduko dien sormen prozesuen parte izango dira.

 

Arte galeriak, antzokiak, zinemak, museoak… kasu gehienetan sortzailearen lana era pasiboan kontsumitzeko guneak dira. Bertan ikusleek obrarekin egiten dute topo, eta kasu gehienetan, sortzaileaz ez dute ezer jakiten. Gainera, eredu honek gizarteari izugarrizko balioa duen sormen prozesua ezkutatzen dio. Arteriarekin harremanak, rolak, jarrerak… aldatu nahi ditugu.

Nor gara?

dar-dar produkzioak gizarte ekimen kooperatibak sortu du Arteria.

Dar-dar 2.000. urtean sortu zen. Arteak, gizarteak eta kulturak bat egiten duten eremuan sortzen da. Artea da gure lanabesa, gizartea da gure landa eremua, eta kulturaren esparruan dago gure jardun nagusia. Artea eta Giza Eskubideak ardatzean dituzten kultur proiektuak sortuz, gizakiaren garapena, justizia soziala eta gizarte berrikuntza bermatu nahi ditugu.

Gaur egun, Arteria proiektuan Goierriko 50 sortzaile, 4 ikastetxe, 10 herritar, 15 eragile eta hainbat udal dira izen eman, bazkidetu eta parte hartzen hari direnak.

Arteria proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin garatu da 2017az geroztik.

Arteriaren 2020ko garapen nagusiak:

 ARTERIA proiektuaren garapena hiru fasetan dago diseinatuta:

  1. ARTERIA 2017tik hona 911 eragilez osaturiko data basea eratu da. Ondorioz, billatzaile bat sortu dugu, klik batean eskualdeko baliabide sozio-kulturalak edonoren eskura jarriz.
  2. ARTERIA Goierriko sortzaileen giza eskubideen alorreko lanen sozializaziorako 2 dirulaguntza sortu ditugu. Honetaz gain, bai sortzaileak bai beraien artea ezagutarazi eta bistaratzeko, Arteria on line galeria (denda) sortu dugu.
  3. ARTERIA Gizarte eta kultur eragileen hibridazioa sustatuz eta bilatzailea erabiliz, giza eskubideen inguruko sorkuntza baterako dirulaguntza emango dugu.

  

  • Arteria Bilatzailea ikusteko sakatu esteka:

https://arteria.eus/bilatzailea/

  • Arteria 2020 diru laguntzen oinarriak ikusteko sakatu estekak:

https://arteria.eus/arteria-plataformaren-diru-laguntzak/

https://arteria.eus/arteria-bilatzailearen-erabilera-sustatzeko-dirulaguntzaren-oinarriak/

  • Arteria on line galeria ikusteko sakatu esteka:

 https://arteria.eus/denda/