kuriosoa da kultura/

kuriosoa da garaie/

ta Arteriak kontzeptutik/

ya ondo heltzen du gaie/

honek badauka bihotza/

odola eta esanahie/

baina arteriei ere/

jaten eman behar zaie;

Goierrin bado natura/

Aralar e(re) alde du-ta/

Goierrik bado festea/

nahiz (e)ta garen gabetuta/

baina esan dezatela/

txoko hontaz galdetuta/

han sortzaile asko dare/

ta gaine(r)a saretuta.

Maialen Akizu

Non: Legorretako Herri Antzokian

Noiz: 2021eko otsailaren 6ean, larunbata, goizeko 11:00etan.

Ekimen honetan, Arteria proiektuaren dirulaguntzen ebazpena jakitera eman genuen eta sariak banatuko ziren.

Honetaz gain, 2021erako lan ildo nagusiak aurkeztuko genituen.

Diru laguntzen inguruan, esan beharrean gaude 2020ean 22 proiektu aurkeztu direla.

19 Arteria Plataforma atalean eta  3 Arteria Bilatzailearen erabilera sustatzeko diru laguntzetan.

Proiektu hauetako 3 hautatu dira irabazle gisa eta bakoitzak 2.000€ko saria jasoko du.

2020an plataforma dirulaguntzaren atalean sarituak:

  1. Maite Arbonies eta Amaia Iturriotz (bertsolaritza, literatura, margolaritza)
  2. Josu Maroto (Marrazkia, pintura eta argazkia)

2020an Bilatzailearen erabilera sustatzeko dirulaguntzaren atalean saritua:

  1. Beasaingo Ikastola (2.DGHko gela) (performance: Dantza koreografia garaikidea, argazkilaritza errealista eta pintura abstraktua edo errealista (margolariaren arabera))

Ondoren aurkeztutako proiektuen inguruko datuak xeheago ikus ditzakezue:

  • Sortzaile gizonezkoek aurkezturiko proiektuak: 11
  • Sortzaile emakumezkoek aurkeztuak: 8
  • Gizarte eta kultur eragileek aurkeztuak: 3
  • Artearen esparruen arabera sailkatuta (hibridazioa izan da nagusi eta gutxi gora beherakoa da sailkapen hau.

–          Arte plastikoak: 6.

–          Ikus entzunezkoak: 8.

–          Musika: 6.

–          Literatura: 1.

–          Energia berriztatzaileak 1.

–          Bertsolaritza:  Aurkeztutako hainbat proiektuk bertsolaritza dute bere ardatzetako bat.

  • Jorratu diren gaiak: Emakumea, emakumeenganako indarkeria, gizakiaren intimitatea, transexualitatea, naturarako eskubidea, etxegabetzeak, suizidioa, kulturaren irisgarritasuna, kultur aniztasuna, kulturartekotasuna, Mediterraneo itsasoko migratzaileen errealitatea, Saharako egoera, arrazakeria. oroimen historikoa, energia berriztagarria, II. Mundu Gerra etab.