Arteria Plataformaren diru laguntzen oinarriak

2020an, Arteria Plataformaren atalean dirulaguntza 1 argitaratu genuen. Ibilbide honi beste urrats bat emateko asmoaz, Arteria Plataformaren atalean 2 dirulaguntzen deialdia zabalduko dugu. Aukeratutako proiektu bakoitzak 2.000€ko diru laguntza jasoko du.

  1. HELBURUAK:

Goierriko sortzaileek Giza Eskubideen inguruan dituzten lanak bilatu eta hauen sozializazioa sustatu.

Goierriko sortzaileek bere ingurune hurbilenean merezi duten onespena eta aitorpena izan dezaten bultzatu.

Goierriko herritarrak Artearen eta Giza Eskubideen inguruan hezi.

  1. ESPARRUA:

Kultura eta giza eskubideak uztartzen dituzten proiektuak aurkeztu daitezke.

Kulturaren edozein esparrutan bermatu daiteke Artea. Honela, diru laguntza hauek edozein kultur jardueratan eman diren sormen prozesuei daude irekiak, beti ere, sormen prozesu horien amaieran Artea helburu bezala egon bada behintzat.

Artearen inguruan dugun ikuspuntuaren ideia bat egiteko sakatu hemen.

Azpian dituzue kultur jarduera desberdinen adibide batzuk:

  • Arte Eszenikoak: Antzerkia, dantza, musika…
  • Arte Plastikoak: Arkitektura, egurra, esku lanak, eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, arte grafikoak…
  • Ikus Entzunezkoak: Irratia, telebista, zinema…
  • Bertsolaritza.
  • Literatura.
  • Moda.
  • Sukaldaritza…

Jardun hauek norbanakoak edo taldekoak izan daitezke.  

  1. NORI DAUDE ZUZENDUAK DIRU LAGUNTZA HAUEK:

Jada eginak dauden proiektuei, beti ere, Goierriko sortzaileenak izanik. Eta sortzaile hauek beraien obrak eta sormen prozesuak gizarteratzeko nahia izan behar dute.

Goierritar sortzaileak aipatzean, Goierrin bizi direnetaz ari gara, baita eskualdean jaio ez badira ere.  Aldi berean, Goierrin jaio eta bertan bizi ez direnak ere onartuak izango dira.

  1. ZER ESKAINTZEN DA:

2.000€ko ordainsaria eskaintzen da.

  1. ZER ESKATZEN DA TRUKEAN:

Diru laguntza hauetara aurkeztuko diren lanen jabetza sortzaileena izango da.

Sortzaileek jasoko duten diruaren truke (2.000€), 5 aurkezpen egingo dituzte eskualdeko herri eta leku desberdinetan. Saio hauetan  sortzaileek aurkezturiko lana erakutsiko dute eta ikusleekin lan honen sormen prozesua partekatuko dute: Abia puntuan zegoen ideia, garapena, erabilitako teknikak, materialak, sormen prozesuaren ibilbide emozionala…

Aurkezpenak, ahal den era artistikoenean eskainiko dira. Honetarako, dar-dar produkzioak Gizarte Ekimenezko kooperatibak, arte eszenikoen inguruan dituen baliabide eta ezagutzak eskainiko ditu.

Antolakuntzak erabakiko ditu egutegia eta gainontzekoak, beti ere sortzaileen iritzia, ikuspuntua, agenda… kontuan izan da.

Aurkezpen hauek, ahal den era artistikoenean eskainiko dira. Honetarako, dar-dar produkzioak Gizarte Ekimeneko kooperatibak, arte eszenikoen inguruan dituen baliabide eta ezagutzak eskainiko ditu.

Aurkezpenak euskarri desberdinetan jasoko dira (bideoa, argazkiak…). Eduki hauek Arteriaren esku geratuko dira eta argitalpenak, iragarkiak eta bestelako zabalkunderako erabiltzeko eskubide osoa izango du.

Diru-laguntza jaso ondorengo bi urteetan, Arteriak antolatu ditzakeen ekintza edo programa desberdinetan parte hartzeko konpromezua izango dute aukeratutako sortzaileek (aurkezpenak, elkarrizketak…).

  1. DATAK:

Proiektuak aurkezteko deialdia, 2021eko abenduaren 31an irekiko da, eta 2022ko martxoaren 15ean itxiko da.

  1. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Aurkeztuko den proiektuaren eredua jaisteko,

 

  1. BALORAZIO IRIZPIDEAK:
  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren interesa.
  • Giza Eskubideekin duen lotura…
  1. NOIZ JASOKO DA ORDAIN SARIA:

Diru laguntzaren ebazpena ateratzean proiektuaren arduradunak % 50a jasoko du. Lana amaitu eta jardunaren balorapen txostena behar bezala beteta entregatzean beste %50a jasoko du.

Gauzatu den lanaren memoria eredua jaisteko, egin klik hemen.

*Zuriketa faktura bidez egingo da. Sortzaile edo eragile batek forma juridikorik ez badu edo “altan “ ez badago, Arteria arduratuko da egoerari irtenbidea emateaz ordainketa legez egin dadin.

Proiektua gauzatzen ez bada jasotako diru laguntza itzuli egin beharko da. 

  1. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
  • Arteria proiektuko kidea izatea ezinbestekoa da, web orriaren bidez kidetu zaitezke. Egin klik hemen.
  • Aurkeztuko den proiektuak jada egina egon behar du eta Giza Eskubideekin zerikusi zuzena izan beharko du.
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ditzake, baina diru laguntza bakarra jaso dezake.
  • Sarituta suertatzen den sortzaileak hurrengo urtean ezingo du lanik aurkeztu.
  1. PROIEKTUAREN GENERO IKUSPEGIA ETA IKUSPEGI BARNERATZAILEA:

Gizartean ez gaude denok egoera berdinean, eta denok ez ditugu aukera berdinak. Badira giza talde batzuk arreta berezia merezi dutenak:

Emakumezkoak, urritasun fisikoak edo adimen urritasunak dituzten pertsonak, LGTBIQ+ kolektiboetako kideak, etorkinak, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak…

Giza talde hauekiko konpromezu berezia dauka Arteria proiektuak.

Saritutako lanak aukeratzeko momentuan, bi proposamen bozka kopuru berdinarekin badaude eta sortzaileetako bat lehen aipatu diren kolektibo bateko kide bada, bere alde epaituko da.

Generoarekiko esan beharrean gaude, Arteriak aterako dituen diru laguntzen irabazleetako batek gutxienez, emakumezkoa izan beharko duela. Parte hartzaileen artean emakumezkorik ez balego, diru laguntzetako bat hutsik geratuko da. Diru kopuru hau emakumezko sortzaile batek, Giza Eskubideen inguruan proiektu bat sor dezan bideratuko da.

  1. NON/ NOLA AURKEZTUKO DIRA LANAK:

Aurkeztuko den proiektuaren “memoria dokumentua” jaitsi behar da. Behar bezala bete ondoren, agerian dagoen bidali botoia sakatu behar da.

Norbaitek webaren bidez hau egiteko arazoak edo zailtasunak baditu, antolakuntzarekin harremanetan jarri behar du, eta bere parte hartzea bermatzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurriak hartuko dira.

  1. EPAIMAHIAREN OSAKETA ETA BETEBEHARRAK

Arterian izena emanda dauden pertsona guztiek osatuko dute epaimahaia eta parte hartu nahi duten guztien artean bozkatuaz, aukeratuko da irabazlea.

Epaimahaiaren lana izango da jasotako lan guztiak aztertu eta baloratzea. Guztia Arteriaren webaren bidez egingo da, beharrezko izan daitezkeen baliabideak jarriko baitira.

  1. OINARRIEN ONARPENA.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauetako klausula guztien betetzea eta onartzea dakar. Antolakuntzak oinarri hauetan azaltzen den edozer aldatzea erabakiko balu, epai mahaiari eta parte hartzaile guztiei jakinaraziko die. Erabakia apelaezina izango da.

  1. DATUEN BABESA.

Datuen tratamendurako onespena