Arteria bilatzailearen erabilera sustatzeko diru-laguntzaren oinarriak.

2019an Arteria bilatzailea sortu eta garatu genuen, 2020an aurkeztu, elikatu eta bere erabilera sustatzeko dirulaguntza 1 argitaratu genuen. Ibilbide honi beste urrats bat emateko asmoaz, bilatzailea erabiliaz sortutako proiektuak aurkezteko deialdi bat zabalduko dugu. Aukeratutako proiektuak 2.000€ko diru laguntza jasoko du.

Aurkezpen epea: 2021eko abenduaren 31tik, 2022ko martxoaren 15era.

  1. HELBURUAK:

Elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea erraztu eta sustatu.

Desberdinen arteko elkarrizketa, kolaborazioa, baterako sorkuntza edota hibridazioa eta talentua sustatu.

Goierriko eskualdeko herritarren eta erakundeen sormen gaitasuna ahal den gehiena garatu.

Lurralde berean bizi diren pertsona eta talde desberdinen arteko komunikazioa, harremana eta integrazioa hobetu.

Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berri bat sortuaz, bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak bermatu daitezen ahalbidetu.

Goierriko herritarrak Artearen eta Giza Eskubideen inguruan bilduaz, praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea bideratu.

Goierriko sortzaileek bere ingurune hurbilenean merezi duten onespena eta aitorpena izan dezaten bultzatu.

2. ESPARRUA:

Kultura, giza eskubideak eta gizartea uztartzen dituzten proiektuak aurkeztu daitezke.

Ezin bestekoa da proiektuaren oinarrian Arteria Bilatzailearen emaitza bat egotea. Bilatzailea ikusteko egin klik hemen.

Kulturaren edozein esparrutan bermatu daiteke Artea. Honela, beka hau edozein kultur jardueratan emango den sormen prozesu bati dago irekia, beti ere, sormen prozesu horren amaieran Artea helburu bezala badago behintzat.

Artearen inguruan dugun ikuspuntuaren ideia bat egiteko egin klik hemen.

Azpian dituzue kultur jarduera desberdinen adibide batzuk:

  • Arte Eszenikoak:

Antzerkia, dantza, musika…

  • Arte Plastikoak:

Arkitektura, egurra, esku lanak, eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, arte grafikoak…

  • Ikus Entzunezkoak: Irratia, telebista, zinema…
  • Bertsolaritza
  • Literatura
  • Moda
  • Sukaldaritza…

3. NORI DAGO ZUZENDUA DIRU LAGUNTZA HAU:

Goierriko sortzaileek eta gizarte eta kultur eragileek aurkeztu ditzakete proiektuak. Baina ezinbestekoa da eskualdeko sortzaile bat proiektuaren ardatzean egotea.

Goierritar sortzaileak aipatzean, Goierrin bizi direnez ari gara, baita eskualdean jaio ez badira ere.  Aldi berean, Goierrin jaio eta bertan bizi ez direnak ere onartuak izango dira.

4. ZER ESKAINTZEN DA:

Arteria Bilatzailea erabiliaz sortutako proiektu bat gauzatu dadin, 2.000€ko diru laguntza bat emango da. Proiektua behar bezala bermatu dadin, bitartekaritza eta bide laguntza eskainiko ditu dar-dar produkzioak gizarte Ekimeneko kooperatibak.

5. ZER ESKATZEN DA TRUKEAN:

Beka honen diru-laguntzarekin sortuko den lanaren jabetza sortzaileena izango da.

2.000€en trukean, 5 aurkezpen egingo dira Goierriko herri eta leku desberdinetan. Saio hauetan  sortzaileek aurkezturiko lana erakutsiko dute eta ikusleekin lan honen sormen prozesua partekatuko dute: Abia puntuan zegoen ideia, garapena, erabilitako teknikak, materialak, sormen prozesuaren ibilbide emozionala…

Aurkezpenak, ahal den era artistikoenean eskainiko dira. Honetarako, dar-dar produkzioak Gizarte Ekimenezko kooperatibak, arte eszenikoen inguruan dituen baliabide eta ezagutzak eskainiko ditu.

Antolakuntzak erabakiko ditu egutegia eta gainontzekoak, beti ere sortzaileen iritzia, ikuspuntua, agenda… kontuan izan da.

Aurkezpenak euskarri desberdinetan jasoko dira (bideoa, argazkiak…). Eduki hauek Arteriaren esku geratuko dira eta argitalpenak, iragarkiak eta bestelako zabalkunderako erabiltzeko eskubide osoa izango du.

Diru-laguntza jaso ondorengo bi urteetan, Arteriak antolatu ditzakeen ekintza edo programa desberdinetan parte hartzeko konpromezua izango dute aukeratutako sortzaileek (aurkezpenak, elkarrizketak…).

6. DATAK:

Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 31an irekiko da, eta otsailaren 15ean itxiko da.

* Proiektua gauzatzeko 2022ko ekainak 30 arteko epea egongo da.

7. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Proiektuaren oinarrian dagoen Arteria Bilatzailearen emaitza eta aurrera eraman nahi den proiektuaren memoria

8. BALORAZIO IRIZPIDEAK:

Proiektuaren kalitate artistikoa.

Proposamenaren interesa.

Giza Eskubideekin duen lotura.

Eragile desberdinen arteko elkarlana eta proposamenak ekarriko duen hibridazioaren sakonera.

9. NOIZ JASOKO DA ORDAIN SARIA:

Diru-laguntzaren ebazpena atera ondoren, hautatuta izan den  aurreproiektuaren arduradunak, sustatu nahi duen proiektua idatziz garatuta eta ekoizpen egutegiarekin aurkeztuko ditu. Orduan diru laguntzaren % 50a jasoko du. Jarduna amaitu eta balorapen txostena behar bezala beteta entregatzean beste %50a jasoko du.

*Kobratuko den diruaren erabilera eta zuriketa: Arteria proiektuaren helburuen artean daude: sortzaileentzako lan aukerak eta diru iturriak sortzea, sortzailearen lana era duinean ordaintzea… Diru laguntza honen %50 gutxienez sortzailearen lana eta ekarpena ordaintzera bideratuko da. Zuriketa faktura bidez egingo da. Sortzaile edo eragile batek forma juridikorik ez badu edo “altan “ ez badago, Arteria arduratuko da egoerari irtenbidea emateaz ordainketa legez egin dadin.

Proiektua gauzatzen ez bada jasotako diru laguntza itzuli egin beharko da.  

Gauzatu den lanaren memoria eredua jaisteko, egin klik hemen.

10. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

  • Proiektuak aurkeztu ahal izateko, Arteriako kidea izatea ezinbestekoa da, web orriaren bidez kidetu zaitezke. Egin klik hemen.
  • Aurkeztuko den proiektuak, Giza Eskubideekin zerikusi zuzena izan beharko du. Eta bere sorrera eta garapenean, gizarte eta kultur eragileen arteko elkarlana sustatu beharko du.
  • Proiektuan parte hartzen duten eragileetako batek gutxienez, Goierriko sortzailea izan behar du. *Aurre proiektuan sortzailearen izena ezin bada zehaztu, zergatia argitu beharko da. Argitzen bada proiektuak oinarriak beteko ditu eta bozketan sartuko da. Kontuan izan behar da sortzailearen izena, lantzen duen esparrua… ez zehazteak proiektua ahuldu dezakeela. Hau ez gertatzeko oso ongi argitu beharko dira erabaki honen arrazoiak (metodologia… izan daitezke gakoak).
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ditzake, baina diru laguntza bakarra jaso dezake.
  • Sarituta suertatzen den sortzaileak hurrengo urtean ezingo du lanik aurkeztu.

11. PROIEKTUAREN GENERO IKUSPEGIA ETA IKUSPEGI BARNERATZAILEA:

Gizartean ez gaude denok egoera berdinean, eta denok ez ditugu aukera berdinak. Badira giza talde batzuk arreta berezia merezi dutenak:

Emakumezkoak, urritasun fisikoak edo adimen urritasunak dituzten pertsonak, LGTBIQ+ kolektiboetako kideak, etorkinak, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak…

Giza talde hauekiko konpromezu berezia dauka Arteria proiektuak.

Saritutako lanak aukeratzeko momentuan, bi proposamen bozka kopuru berdinarekin badaude eta sortzaileetako bat lehen aipatu diren kolektibo bateko kide bada, bere alde epaituko da.

Generoarekiko esan beharrean gaude, Arteriak aterako dituen diru laguntzen irabazleetako batek gutxienez, emakumezkoa izan beharko duela. Parte hartzaileen artean emakumezkorik ez balego, diru laguntzetako bat hutsik geratuko da. Diru kopuru hau emakumezko sortzaile batek, Giza Eskubideen inguruan proiektu bat sor dezan bideratuko da.

 

12. NON/ NOLA AURKEZTUKO DIRA LANAK:

Aurkeztuko den proiektuaren “memoria dokumentua” jaitsi behar da. Behar bezala bete ondoren, agerian dagoen bidali botoia sakatu behar da.

Norbaitek webaren bidez hau egiteko arazoak edo zailtasunak baditu, antolakuntzarekin harremanetan jarri behar du, eta bere parte hartzea bermatzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurriak hartuko dira.

13. EPAIMAHIAREN OSAKETA ETA BETEBEHARRAK

Arterian izena emanda dauden pertsona guztiek osatuko dute epaimahaia, eta parte hartu nahi duten guztien artean bozkatuaz, aukeratuko da irabazlea.

Epaimahaiaren lana izango da jasotako lan guztiak aztertu eta baloratzea. Guztia Arteriaren webaren bidez egingo da, beharrezko izan daitezkeen baliabideak jarriko baitira.

14. OINARRIEN ONARPENA.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauetako klausula guztien betetzea eta onartzea dakar. Antolakuntzak oinarri hauetan azaltzen den edozer aldatzea erabakiko balu, epai mahaiari eta parte hartzaile guztiei jakinaraziko die. Erabakia apelaezina izango da.

15. DATUEN BABESA.

Datuen tratamendurako onespena .