>>ARTERIA BEKAK
ARTERIA BEKAK2020-07-15T06:24:08+00:00

Arteria Plataformaren beken oinarriak

  1. HELBURUAK:

Goierriko eskualdean, sortzaileek Giza Eskubideen inguruan dituzten lanak bilatu eta hauen sozializazioa sustatu.

Goierriko sortzaileek bere espazio naturalean, bere herrian eta eskualdean, merezi duten onespena eta aitorpena izan dezaten bultzatu.

Goierriko herritarrak Artearen eta Giza Eskubideen inguruan hezi.

 

  1. ESPARRUA:

Kulturaren edozein esparrutan bermatu daiteke Artea. Honela, beka hauek edozein kultur jardueratan eman diren sormen prozesuei daude irekiak, beti ere, sormen prozesu horien amaieran Artea helburu bezala egon bada behintzat.

Artearen inguruan dugun ikuspuntuaren ideia bat egiteko sakatu hemen.

Azpian dituzue kultur jarduera desberdinen adibide batzuk:

  • Arte Eszenikoak: Antzerkia, dantza, musika…
  • Arte Plastikoak: Arkitektura, egurra, esku lanak, eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, arte grafikoak…
  • Ikus Entzunezkoak: Irratia, telebista, zinema…
  • Bertsolaritza.
  • Literatura.
  • Moda.
  • Sukaldaritza…

Jardun hauek norbanakoak edo taldekoak izan daitezke.  

  1. NORI DAUDE ZUZENDUAK BEKA HAUEK:

Goierritik kanpo jaio eta Goierrin  bizi diren,  edo Goierrin jaio eta Goierritik  kanpo bizi diren sortzaileei. Hau da Goierritar sortzaile guztiei daude zuzenduak.

  1. ZER ESKAINTZEN DA:

2.000€-ko ordainsaria eskaintzen da beka bakoitzeko. 2020ko deialdian 2 beka eskaintzen dira.

  1. ZER ESKATZEN DA TRUKEAN:

Beka hauetara aurkeztuko diren lanen jabetza sortzaileena izango da.

Sortzaileek jasoko duten diruaren truke (2.000€), 5 aurkezpen egingo dituzte Goierriko herri eta leku desberdinetan. Aurkezpenak non, noiz eta nola egingo diren antolakuntzak erabakiko du, beti ere sortzailearen iritzia, ikuspuntua, agenda… kontuan izan da.

Aurkezpen hauek, ahal den era artistikoenean eskainiko dira. Honetarako, dar-dar produkzioak Gizarte Ekimenezko kooperatibak, arte eszenikoen inguruan dituen baliabide eta ezagutzak eskainiko ditu.

Aurkezpenak euskarri desberdinetan jasoko dira (bideoa, argazkiak…). Eduki hauek Arteriaren esku geratuko dira eta argitalpenak, iragarkiak eta bestelako zabalkunderako erabiltzeko eskubide osoa izango du.

Beka jaso ondoren bi urteetan, Arteriak antolatu ditzakeen ekintza edo programa desberdinetan parte hartzeko konpromezua izango dute sortzaileek (aurkezpenak, elkarrizketak…).

  1. DATAK:

Proiektuak aurkezteko deialdia irailaren 30ean irekiko da, eta urriaren 15ean itxiko da.

  1. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Aurkeztuko den proiektuaren memoria: eredua jaisteko egin klik hemen.

  1. BALORAZIO IRIZPIDEAK:
  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Proposamenaren interesa.
  • Giza Eskubideekin duen lotura… 
  1. NOIZ JASOKO DA ORDAIN SARIA:

Aurkezpenak egitean % 50a. Jardunaren balorapen txostena behar bezala beteta jasotzean beste %50a.

Gauzatu den lanaren memoria: eredua jaisteko egin klik hemen.

  1. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
  • Arteria proiektuko kidea izatea ezinbestekoa da, web orriaren bidez kidetu zaitezke. Egin klik hemen.
  • Aurkeztuko den proiektuak, Giza Eskubideekin zerikusi zuzena izan beharko du.
  • Bakarkako lanak edo kolaborazioan eginiko lanak aurkezteko aukera egongo da. Azken kasu honetan sortzailetako batek 3. atalean azaldutako baldintzetako bat bete beharko du.
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ditzake.
  1. PROIEKTUAREN GENERO IKUSPEGIA ETA IKUSPEGI BARNERATZAILEA:

Gizartean ez gaude denok egoera berdinean, ez ditugu denok aukera berdinak. Badira giza talde batzuk gutxiagotasun egoeran daudenak:

Emakumezkoak, urritasun fisikoak edo adimen urritasunak dituzten pertsonak, LGTBIQ+ kolektiboetako kideak, etorkinak, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak…

Giza talde hauekiko konpromezu berezia dauka Arteria proiektuak.

Hautatutako lanak aukeratzeko momentuan, bi proposamen bozka kopuru berdinarekin badaude eta sortzaileetako bat lehen aipatu diren kolektibo bateko kide bada, bere alde epaituko da.

Generoarekiko esan beharrean gaude, hautatuko diren sortzaileetako batek gutxienez emakumezkoa izan beharko duela. Parte hartzaileen artean emakumezkorik ez balego, beketako bat hutsik geratuko da. Honi dagokion diru kopurua emakumezko sortzaile batek, Giza Eskubideen inguruan proiektu bat sortzera bideratuko da. 

  1. NON/ NOLA AURKEZTUKO DIRA LANAK:

Aurkeztuko den proiektuaren “memoria dokumentua”  jaitsi behar da. Behar bezala bete ondoren, agirian dagoen bidali botoia sakatu behar da.

Norbaitek webaren bidez hau egiteko arazoak edo zailtasunak baditu, bere parte hartzea bermatzeko beharrezkoak izan daitezkeen neurriak hartuko dira.

  1. EPAIMAHIAREN OSAKETA ETA BETEBEHARRAK

Arterian izena emanda dauden pertsona guztiek osatuko dute epaimahaia eta denen artean, bozkatuz, aukeratuko dira bekadunak.

Epaimahaiaren lana izango da jasotako lan guztiak aztertu eta baloratzea. Hau Arteriaren webaren bidez egingo da. Guzti hau behar bezala bermatu dadin, Arteriak beharrezko izan daitezkeen baliabideak jarriko ditu.

  1. OINARRIEN ONARPENA.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauetako klausula guztien betetzea eta onartzea dakar. Antolakuntzak oinarri hauetan azaltzen den edozer aldatzea erabakiko balu, epai mahaiari eta parte hartzaile guztiei jakinaraziko die. Erabakia apelaezina izango da.

  1. DATUEN BABESA.

Datuen tratamendurako onespena