2020ko diru-laguntzetara aurkeztu diren proiektuak
2020an, 22 proiektu aurkeztu dira Arteriaren dirulaguntzetara. 19 Arteria Plataforma atalean eta beste 3, Arteria Bilatzailearen erabilera sustatzeko diru laguntzetan.
- Sortzaile gizonezkoek aurkezturiko proiektuak: 11 izan dira.
- Sortzaile emakumezkoek aurkeztuak: 8 izan dira.
- Gizarte eta kultur eragileek aurkeztuak: 3 izan dira.
Artearen esparruen arabera sailkatuta (hibridazioa izan da nagusi eta gutxi gora beherakoa da ondorengo sailkapena).
– Arte plastikoen proiektuak: 6
– Ikus entzunezkoenak: 8
– Musikaren ingurukoak: 6
– Literaturarenak: 1
– Bertsolaritzakoa: Esan behar dugu aurkeztutako hainbat proiektuk izan dutela bertsolaritza bere ardatzean
- Jorratu diren gaien artean: emakumea, emakumeenganako indarkeria, gizakiaren intimitaterako eskubidea, transexualitatea, naturarako eskubidea, etxegabetzeak, suizidioa, kulturaren irisgarritasuna, kultura-aniztasuna, kulturartekotasuna, Mediterraneo itsasoko migratzaileen errealitatea, Saharako egoera, arrazakeria, oroimen historikoa, energia berriztagarria, etab.
Saritutako proiektuak:
Josu Marotoren Masala Soul Project. PDF.
Maite Arbonies eta Amaia Iturriozen Lurretikan. PDF.
Andramendi Ikastolaren Kolore Kultura. PDF.