GIZARTEA

Arau berdinen pean eta kultura berdina partekatzen duten pertsona taldeari deritzogu gizartea.

Baina zer da kultura?

Bi ezagutza mota ditu gizakiak: genetikoki jasotakoak (lo egin, jan eta abar) eta ikaskuntza sozialaren bidez jasorikoak (irakurketa, matematika, eta abar). Azken hauek osatzen dute kultura.

Gure gizartea da sortzaileen landa eremua. Arteria proiektuaren bidez eta jarduera kulturala eta artistikoa erabiliz, baloreak eta ezagutzak landatuko dituzte pixkanaka mundu justuago batetara hurbilduko gaituen kultura berri bat sortzeko.